Igo
  • 2017/02/15

Mozolloker pertsonai nagusia bihurtuko da Galdakaoko Inauterietan, otsailaren 24tik 28ra

Mozolloker pertsonai magikoa dogu, herrian jazotako gatx guztien erreduna. Galdakaoko 2017ko Inauterietan barriro azalduko jaku otsailaren 24tik 28ra bitartean.


"Inauterietan errealidadearen antzezpen satirikoa plazaratzen da eta urtez urte herritarren parte hartzea nabarmenagoa da", holantxe dino Ainhoa Agirregoikoa Kultura zinegotziak, Udalaren Kultura Sailak herriko alkarteakaz batera, egun horreetarako antolatutako programazioari buruz.


Ainhoa Agirregoikoak azpimarratu dau jaioetan egunerokotasuneko ordenamentuari burla egiten jakola eta herrian jazotako zoritxar guztien erruduna bilatzen dala. Berak ordainduko ditu guztiak, hurrengo bizi-zikloa barriro be garbi hasi daiten. Erruduna, Galdakaon Mozollokerrek ordezkatzen dau, eta Inauteri Martitzen guztietan lez surtan erreta amaituko dau", gogoratu dau Kulturako zinegotziak.


Mozolloker 1992. urtean sortu zan, Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuak bultzatuta, udalerriko kultur taldeen laguntzari esker, kasu honetan bereziki, Andra Mari Dantza Taldea. Izan be, momentu haretan herriko totemari (mozoilo) lotutako pertsonaia iradoki eben. Gogoratu behar dogu Mikel Zamalloa pertsonaiaren lehen zirriborroa aurkeztu ebana eta Aitor Zamalloa izan zirala inauterien egitura definitzen lagundu ebenak; Jesús Txueka panpinaren sortzaile materiala izan zan. Ordutik hona, Mozolloker dogu Galdakaoko inauterien irudi adierazgarriena.


Era berean, balioan ipini behar dogu, hurrengo urtean, 1993an, Juan Carlos Irizar udal bandako zuzendaria zanak, "Galdakaoko inauteriak" kalejira konposatu ebala; ezezagunagoa da baina urtero inauterien hasieran joten da. Pieza musikal hau Zeberion jasotako San Ageda bezperako nota berezi batzuetan oinarrituta dago, Mikel Zamalloaren eskutik.


Aurten, 2015ean hasi zan moduan, "Mozollokerren aurkezpena egingo da eta egun batzuen ostean barriro azalduko da, azken egunean, lehenago ez bezala, tarteko epaiketa barik.


Inauterietako desfilean parte hartu gura daben taldeek izena emon behar dabe Torrezabalen, otsailaren 23ra arte.


Usansolon aurreikusitako jarduerak eta Urretan, 3 eta 15 urte arteko haur eta gazteentzat, antolatutako inauterietako jaia dira, besteak beste, Galdakaoko programazioaren beste atal interesgarri batzuk.


"Programa zabala eta bariatua eskeini gura izan dogu eta horretarako alkarteek eskeini deuskuen laguntza autortu eta eskertu beharrean gara", azpimarratu dau Agirregoikoak.


Programa osoa udalaren web-orrian kontsultau leike.