Igo
  • 2017/11/06

Mendekotasuna daukienak zaintzen dabezan familiei laguntzeko Zainduz programak hiru hitzaldi antolatu dauz azaroan

Mendekotasuna daukienak zaintzen dabezan familiei laguntzeko Zainduz programak hiru hitzaldi eskeintzen dauz hil honetan, herritar guztiei zuzenduta. Zainduz programa Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Arloak bultzatzen dau.


Hiru hitzaldiak Gizarte-ekintzako instalazioetan burutuko dira, 16:00etatik 18:00etara.


Hitzaldiok mendekotasunen bat daukan senidea zaintzen dabenei zuzenduta dagoz. Inskripzioa aldez aurretik egitea eskatzen dogu, telefonoz 944010545 (Naroa edo Zainduz programa).


Azaroak 9: "Cuidar sin descuidarse"


Zaintzailea, bere eskubideak, erantzukizunak, motibazioak eta ametsak. Denporaren plangintza. Delegatzen ikastea. Etika zainketan.


Azaroak 16: "Prevenir las alteraciones nutricionales de la persona dependiente".


Zailatsunak gaixo mendekoen nutrizioan. Laguntzazko baliabideak. Konplikazioak.


Azaroak 30: "La persona dependiente con alteraciones de salud".


Zailtasuna, prozesu kronikoak, hipertentsioa, diabetesa, kolesterola, terminaltasuna daukiezan gaixo mendekoak zaintzean.