Igo
  • 2017/03/17

Martxoaren 29an hasiko da Galdakaoko VI. herri krosean izena emateko epea, eta aurten ordainketa online egin ahal izango da

Datorren apirilaren 30an, igandea, egingo dute Galdakaoko Herri Krosaren seigarren edizioa. Aurreko lauek partaidetza zifra handiak lortu zituzten: ia mila parte hartzaile. Galdakaoko Udalak eta Galdakaoko Atletismo Taldeak elkarrekin antolatzen dute.


Lasterketan online izena emateko epea martxoaren 29an hasiko da. Udalaren web orrian erabili beharko da horretarako: www.galdakao.eus


Online izena emateko epea apirilaren 27ean amaituko da. Modalitate horretan izena emanda, ordaintzeko aukera egongo da (5 euro). Ez dute ordainketarik egin beharko 14 urtetik beherakoek eta atleta paralinpikoek.


Halaber, martxoaren 29tik aurrera, Herritarren Arretarako Esan Bulegoan ere eman ahalko da izena, 8:00etatik 15:00etara (izen-emateen prezioa 5 eurokoa izango da).


Lasterketaren egunean, hau da, apirilaren 30an, 9:00etatik 10:30era izena emateko aukera izango da, baina 10 euro balioko du.


Izena ematen duten lehen 900 lagunek kamiseta oroigarria jasoko dute.


Galdakaoko Herri Krosean edonork har dezake parte, atletek, federatuek zein herritarrek. Ibilbidea asfalto gainean prestatu dute, Urretan, eta Bizkai kalea izango du ardatz.


Apirilaren 30an, bost lasterketa hauek izango dira:


Kategoriak eta distantziak:


2060 metroko zirkuitua. Asfaltatua. Urretan.


Kategoriak eta distantziak:


Benjaminak (2007 eta 2008 urteetan jaioak, 9-10 urte):


Irteera ordua: 11:00etan. Distantzia: 600 metro. Itzuli 1 "A" zirkuituari.


8 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute nagusi batek lagunduta.


Oharra: 9 urtetik beherakoei laguntzen deutsien personek ez daukie inskribidu beharrik. Biaina, oroitzapenezko kamiseta eskuratu gura badabe, bai.


Kimuak (2005 eta 2006, 11-12 urte):


Irteera ordua: 11:15ean. Distantzia: 1.000 metro. Itzuli 1 "B" zirkuituari.


Haurrak eta Kadeteak (2002, 2003 eta 2004an jaioak, 13-15 urte):


Irteera ordua: 11:30ean. Distantzia: 2.000 metro. 2 itzuli "B" zirkuituari.


Kategoria paralinpikoa


Irteera ordua: 11:45.


1)      Kategoria egokitua (luzera: 1.000 metro. B zirkuituari bira bat)


2)      Kirol trebetasuna  (luzera: 2.000 metro. B zirkuituari bira bi)


Gazteak, Juniorrak, Seniorrak eta Beteranoak (Nacidos a partir del aņo 2000an eta aurreko urteetan jaioak, 16 urtetik aurrera):


Irteera ordua: 12:00etan.


Distantzia Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro. 2 itzuli "C" zirkuituari.


Distantzia Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro. 4 itzuli "C" zirkuituari.


Parte hartuko duten atletek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.