Igo
  • 2017/03/16

Martiaren 20an, astelehena, Zabaleako bilketa-sare pneumatikoaren hedapena estreinatuko da

Martiaren 20an, astelehena, hondakinen gaikako bilketarako bost buzoi barriren zerbitzua eskeintzen hasiko da, bilketa-sare pneumatikoa hedatzeko lanak amaitu ondoren. Hedapen honen aurretik hiru fase egon dira eta momentu honetan 15.000 galdakoztar inguruk sarbidea daukie sare honetara.


Buzoi-bateria barri honek zerbitzua emongo deutsie 128 bizilaguni, 16 atarikoak eta 52 etxebizitza daukiezanak.


Lan honeen bidez 50 metro luzeko adar barria erantsi da Zabalea kalean, 180.000 euroko aurrekontuagaz, Pontxi Zabala kaletik, martxan egoan sareari bertan lotuz, Zabalea kaleko 8. zenbakiraino, bertan gaikako bilketarako bost buzoi (organikoa, paper-kartoia eta ontziak) eta aire-balbula instalatuz.


Horretarako, 1m zabal eta 3m sakoneko zanga zabalduko da, 500 cmko diametroko hodia ipinteko.


Bost bozoi honeek ipini ondoren, 249 buzoi egongo dira instalaturik eta sei kilometroko hodia udalerrian (6.460m), Urretan dagoan zentraleraino.


Inbersino hau eginda, Galdakao aitzindaria izatean darrai hondakin organikoak gaika biltzeari jagokonean (5. edukiontzia). Izan be, Bizkaiko horretarako bilketa pneumatikoa darabilen Bizkaiko udalerri bakarra da. Hori egin ahal izateko, egokitzapen batzuk egin dira (ateak aldatu eta edukiontzi eta ozono-zabaltzaile barri bat zentralean) prestazio honi ekin ahal izateko.