Igo
  • 2017/02/07

“Lurralde Bizia” erakusketa ibiltaria Bilboko metropoliaren lurralde-plan partzialari buruz (LPP)

Bilboko Metropoliaren lurralde-plan partzialaren berrikuspenari buruzko erakusketa ibiltaria, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutakoa, Galdakaora otsailaren 13an helduko da eta Urreta kiroldegiko hallean egongo da ikusgai otsailaren 19ra arte. Helburua da herritarrei berrikuspen-prozesuaz informatu eta ezagutzen emotea.


2006. urtean onartu zanetik 10 urte igaro diranean, Bilboko Metropoliaren LPPa barriztu beharra dago azken hamarkadan izandako aldaketei erantzuteko. Era berean, egoera sozioekonomiko barriaren ondorioz, gaur egun  dan egoerari egokitu eta plan eta proiektu batzuen exekuzioa berrikusi behar da.


Horregaitik, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Metropoliaren LPParen berriskuspena bultzatzen dau, herritarrei parte-hartze prozesua zabalduz.


Modu honetan, 2017. urte hasieran, Informazioa eta Diagnostikoari buruzko dokumentua aurkeztuko da eta 2017ko udagoienean Berrikuspenaren Aurrerapena.


Bilboko Metropoliaren LPParen berrikuspena ondoko arloak landuko ditu:


. Hiri-ingurunea;


. Ingurune Fisikoa eta Landa-ingurunea eta Azpiegituta Berdeak;


. Garraio, Ur, Energia eta Telekomunikabideen Azpiegitura;


. Ekipamenduak;


. Eta Zeharkako Gaiak (euskara, lurralde inklusiboa eta gobernamentua).


Guztira, Bilboko Metropoliaren Hirialde Funtzionala osatzen daben 35 udalerriei eragiten deutsie eta euren artean Galdakao dago.