Igo
  • 2017/03/17

Korrika Nepalera iritsiko da zapatu honetan Galdakaoko Samsara Alkartearen eskutik

Korrikak aurten presentzia berezia izango dau Nepalen, hango Ear Care Nepal alkarteagaz batera, proiektu solidarioetan lan egiten dauen Galdakaoko Samsara alkartearen bitartez. Modu horretan, Nepaletik be Euskaren aldeko aldarria egin nahi da, nazioarte mailako oihartzuna bilatuz eta, aldi berean, Samsara alkarteak Nepaleko ikastetxe eta monasterioetan entzumeneko gaixotasunak aurrezaintzeko egiten dauen lana nabarmentzeko.


Helburu horregaz, hil honetan, ordubeteko lasterketa bi egongo dira, peto, lekuko, kartel eta guzti, "Nepaleko Korrika" egiteko:


- Lehenengoa, Patan-eko Durbar Square-n, zapatuan, martiak 18, goizeko 7:30ean, bertan 100 bat persona parte hartuko dabela. Ondoren, armozua emongo jake parte-hartzaile guztiei. Bertan Samsara alkarteak Nepalen kudeatutako proiektuetan dabilzen boluntarioak eta lagunak egongo dira.


- Bigarrena, zapatuan be, martiaren 25ean, goizeko 8:00etan, Kakani Chowk Nuwakot-en Mero Gaom-en. Bertan Samsara alkartea 2015eko lurrikarak suntsitutako 55 etxebizitza berreraikitzen dabil. Lasterketa honetan 300 bat personak parte hartuko dabe, gehienak alkarte galdakoztar hau lanean dabilen ikastetxeko umeak izango dira.


Beste alde batetik, Samsara alkarteak beste jarduera biren barri emoten deusku:


. Aste honetan, Kathmandun bilera izan dogu Grokha herrialdeko Sonam Lotyo arkitektoagaz, Bihi eta Chumling-eko eskoletako materialak garraiatu, erosi eta instalatzeko logistika guztia ixteko. Guk dirua emoten parte hartzen dogu Gorkha-rako Arbel bat proiektuan. Martiaren 31n, Gergori Ayarzaguena alkartekideak barriro ekingo deutso bizikletaz Ankaratik Gorkha-rainoko bidearen bigarren zatiari.


. Hilaren 21ean, hilabete da Bungamati-ko eskolara irakaslea bialdu genduala. Zazpi ume itsugaz gabilz lanean, eta ikastetxeko Zuzendaritzak eta ikasleek eurek harrera ona egin deuskue.