Igo
  • 2017/05/18

Koldo Orue musiken argazkilariak Rock munduari buruzko argazkirik onenen erakusketa aurkeztuko dau Galdakaon

Galdakaok, datorren zapatuan, maiatzak 20, Guns&Roses taldea Bilbora etorri aurreko giroa piztuko dau. Horretarako, Galdakaoko udalaren Gazteria eta Kultura arloek jarduera-programa diseinatu dabe tributu egiteko supertalde estatubatuar horri maiatzaren 20ko zapatu horretan.


Koldo Orue argazkilari musikalak hamr urtetik gora daroa kontzertu pilotan argazkiak ateratzen. Lan horretako argazkirik onenen bilduma aurkeztuko dau datorren zapatuan Galdakaon Kurtzeko plaza, 11:00h-22:30h).


Koldo Orueren argazkiek rock handiaren estilo mota guztietakoak islatzen dabez. Bere objetiboaren aurretik izen handiko musikariak pasatu dira, Bruce Springsteen, Bob Dylan, Elton John, Iron Maiden, Scorpions eta banda ez hain ezagun piloa be, nazioarteko aldizkarietan zein herrialde mailakoetan ikusi ahal izan diranak.


Erakusketa hau Galdakaoko udalaren Kultura eta Gazteria Arlotik bultzatutako programa barruan dago, tributu gisa Guns&Roses supertalde estatubatuarrak maiatzaren 30ean Bilbora datorrela eta. Hala ere, programa barruan beste jarduera batzuk be badira:


. 17:00h-19:00h: Datorren zapatuan, Galdakaon, masterclass bat eskeiniko dau, gitarra elektrikoaren zale guztien gozamenerako. Rodrigok kaleratuak ditu disko batzuk jada, nazioartean insutrumentista onenetakotzat joten da. Interesatuak posta elektronikoz inskribidu leiz: luriarte@galdakao.net


. 22:30h-00:15h. Kontzertu tributua "Hell house" daren eskutik, Guns&Roses taldearen banda tributu onenentakoa. Sarrera dohainik.