Igo
  • 2017/05/17

“Kiñubak” talde galdakoztarrak euskaraz banda onenaren saria irabazi du Rockein! lehiaketan

Los Cosméticos hirukoteak irabazi du «Rockein!» banda txapelketa, kategoria orokorrean, maiatzaren 13an Basauriko Social Antzokian izandako final estuaren ostean. Talde bilbotarra 2015eko apirilean jaio zen, kantak egiteko eta zuzenean jotzeko gogoak bultzatuta. Finalean, Elortegi Anayak (Bakio) eta Noga (Zarautz) taldeekin lehiatu zen Los Cosméticos.

Era berean, Trastorna2 boskote basauriarrak eskuratu zuen tokiko bandarik onenaren saria, Harro (Basauri) eta Kińubak (Galdakao) taldeei irabazi eta gero. Azken horiek, beren aldetik, euskarako bandarik onenaren saria lortu zuten. 300 ikus-entzule bertaratu ziren emanaldira, sei banda finalisten kontzertuaz gozatzera.

Ikus-entzuleen sariari dagokionez, Toc (Mungia) izan zen boto gehien lortu zituen taldea. Guztira, 2.758 lagunek eman dute botoa txapelketaren sare sozialetan, apirilaren 1etik 23ra bitartean.

Epaimahaia osatu dute Igone Belokik (Basauriko Udaleko Gazteria Ataleko zinegotzia), Oinaze de Losantosek (Laudioko Udaleko Gazteria Arloko teknikaria), Iker Bárbarak (Zarata Mondosonoroko koordinatzaile orokorra), Nara Pintok (Mad Cool Jaialdiko kontratazio arduraduna -eta 10 urteko eskarmentua Last Tourreko kontratazio arduradun gisa-), Álvaro Fierrok (musika arloko kazetaria eta Kulturmetriako ikerketa ataleko arduraduna) eta Jon Hervásek (Panorama klubeko sortzaileetako bat, eta Shake Bilbao Jaialdiaren programatzaile eta kudeatzailea).

Bosgarren edizio honetan 129 talde aurkeztu dira txapelketara: hautsi egin dira markak, berriro ere. Basauriko Udalak antolatzen du «Rockein!», Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalen laguntzarekin.

El grupo galdakoztarra "Kińubak" obtiene el premio a la mejor banda en euskera en el concurso Rockein!