Igo
  • 2017/07/17

Judith Otazua Espainiako txapelduna izan da Granollersen jokatu dan junior mailako 800 metroko proban

Judith Otazua, hilaren hasieran, junior mailako 800 m lauetako proban Espainiako txapelduna izan da, bere kirol-curriculum bikaina are gehiago luzatuz.


Galdakao Atletismo Taldeak esan deuskunez, finalean ez egoan bero handirik eta baldintza onak izan ziran. Lasterketa astiro abiatu zan hasierako 400 metroetan eta Judith oso itxita joian urtenbidea bilatzen saiatuz; 200 metro falta zirala, hirugarren kalera zabaldu zan eta bere eraso gogorrari ez eutson inork erantzuterik izan, beste urrezko domina bat eskuratuz.


Txapelketa honetara Marķa Ruiz galdakoztarra be joan zan, baina 1.500 metroko serietan geratu zan, denporaldi handia egin dauela.