Igo
  • 2017/03/20

III. Duatloia apirilaren 23an jokatuko da Galdakaon eta Euskadiko txapelketarako baliagarria izango da, “Txiki” kategoriagaz

Datorren apirilaren 23an, domekaz, III. Duatloia jokatuko da Galdakaon eta espezialidade horretako Euskadiko Txapeleketarako baliagarria izango da. Inskripzioak www.triatloi.org web-orrian egin leiz honezkero, federatuentzat 10? eta ez-federatuentzat 14?.


Proba 11:00etan hasiko da, modalidade bitan:


* Herrikoia: 2 km oinez, 6 km bizikletan eta 1 km oinez.


* Federatuak: 4,5 km oinez, 13,5 km bizikletan eta 2,2 km oinez.


Urtekera Urretako kiroldegiaren parean izango da.


Era berean, "txiki" modalidadea be izango da eta honetarako inskripzioak martiaren 17ra arte egin leiz. Kategoria honeei buruzko informazino gehiago Galdakaoko udaltzain-etxean.