Igo
  • 2018/02/13

“Hozkailua” antzezlanagaz hasiko da, otsailaren 16an, 2018ko lehenengo seihilekorako kultur programazioa

"Hozkailua", "Artedrama" konpainiaren eskutik, nagusiei euskeraz eskanitako antzezlana da eta holan hasierea emongo jako, datorren barikuan, otsailaren 16an (21:00h), 2018ko lehenengo seihilekorako Torrezabal Kultur Etxeko programazioari.


Otsailaren 16rako, "Artedrama"k antzezlan bat euskeraz planteatzen deusku. Oraingoan ez da komedia handi bat, baizik eta garai jakin bateko obra bat, freskoa eta barre egitekoa, jarraipen handiko kolektiboa dan artedramaren eskutik: Ander Lipus eta Patricia Urrutia antzezle arituko dira, Unai Iturriagak idatzitako antzezlanean.


"Hozkailua"n, Maite eta Karlos herriz herri dabilz hozkailu zahar bategaz. Barruan, garagardo-lata eta hestebeteen artean, Londresetik Jimmy adiskidearen gorpua dakarre, jaio zan herrian lurperatuko ebe promesa betetzeko. Baina, ahiztu jaken nongoa zan itauntzea. Hozkailua ezinezko bilaketa baten istorioa da, bitartean benetako adiskidetasuna sortuarazoko da euren artean.