Igo
  • 2017/11/13

Herriko merkataritza-sareari laguntzeko Galdakaon atera diran 3.000 bonodenda, 120.000 eurokoak, agortu dira

Sustapena amaitu baino hogei egun arinago (azaroak 30) agortu dira urriaren 19tik salmentan jarritako 3.000 bonodenak. Holan, 120.000 euroko jarriko dira zirkulazioan herriko merkataritza-sareari laguntzeko.


Udalak 30.000 eurogaz finantzatu dau kanpaina hau (igaz 15.000 euro izan ziran) Enplegua, Merkataritza eta Toki-garapeneko Arloaren bitartez, Dendari Elkarteagaz batera bultzatutako ekimenean.


Iņigo Bilbao, Sustapen Ekonomikoaren zinegotziak baloratzen dauanez, "emaitza honek adierazoten dau kanpainagaz asmatu dala, herritarrak herriko dendakaz fidelizatuz eta Galdakaoko establezimentuen eskaintza profesionala balioan jarriz".


Kanpaina honetan, kontsumitzaileek 30,00 euroko bonoak eskuratu ahal izan dabez, eramaleari 40,00 euroko balioa emonaz kontsumorako, soil-soilik kanpainari atxikitako establezimentuetan. Bonodenda honeek egikaritzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.