Igo
  • 2018/02/12

Gurasolagun kanpaina Galdakaon hasiko da, euskera familiarteko hartu-emonetan bultzako asmoz

Hil honetan Gurasolagun kanpaina hasiko da martxan Galdakaon, Berbalagun proiektuaren aldaera gisa, euskera familiarteko hartu-emonetan bultzatzeko helburuagaz. Martikulatzeko epea otsailaren 28ra arte izango da eta, behar izan ezkero, martiaren hasiera arte luzatuko da.


Familia dogu sustatzaile garrantzitsuena hizkuntzen transmisinoan; eskolaren, komunikabideen eta asialdiaren ganetik. Horregaitik, euskeraren nomalizazino prozesuan, garrantzi handia emon behar deutsagu familiaren ahozko transmisinoari. Gurasolagun proiektuak bere ekarpen txikia ipini gura dau prozesu horretan.


Halanda ze, ondokoa proposatzen da:


Jarduerak antolatzen dabezan taldeak:


Talde honeetan ikasleen eta gurasoen arteko hartu-emonak dinamizatzen dira. Horretarako, jarduerak antolatuko dira, esaterako, eskulanak, ipuin-kontalariak edo tailerrak, protagonista sentidu eta gogaitu ez daitezan.


Patiolagun:


Helburua da patioan itxaroten dogun denpora aprobetxatzea, beste guraso batzukaz euskeraz berba egiteko. Modu horretan, eredu izatea bilatzen da: haurrek ikusi dagien nagusiek be alkarregaz euskeraz berba egiten dabela.


Ekimen hau zabaldu eta doakoa dan inskripzinoa erraztearren, Galdakaoko ikastetxeetara informazino-liburuxka bialdu da. Era berean, Galdakaotik kanpo ikasten daben ikasleen gurasoak be apuntau leiz, euskara zerbitzuan  (Torrezabaleko bigarren solairua), AEKn edo Udal Euskaltegian, edota, nahi izan ezkero, mezua ondoko helbidera bialduz: galdakao_berba@aek.eus