Igo
  • 2017/04/07

Galdakaon kaleko katuen koloniak kontrolatzeko kanpainaren hasierako fasea amaitu da

Guztira 34 animali, euretatik 23 emeak, izan dira harrapatu, antzutu eta barriro solte itxi diranak. Holan amaitu da Galdakaoko udalak, kaleko katuen koloniak kontrolatzeko bultzatu dauen kanpainaren lehenengo fasea. Ekimena udalerriko puntu batzuetan kokatu da, bereziki, Tximiolarren eta Arantzelain.


Kasu honetan, Harrapatu, Antzutu eta Solte ixteko Metodua erabili da, kolonia babestu bat lortzeko alternatiba onena dalakoan. Kaleko katu-talde bat joten da beti leku berean bizi diranak. Hori holan izan dala, antzutu, testatu, txertoak emon eta parasitoak kendu jakez. Pertsona arduratsu batzuek jana emoten deutsie modu egoki batean eta euren osasun-egoera zaintzen dabe, albaiteruen tratamentu guztia eskeiniz.


Rubén Seoane, Iraunkortasun eta Parte-hartze arloko zinegotziak azpimarratu dauenez: "Ha sido una primera fase a la que esperamos puedan seguir otras con el mismo objetivo y actuando en otras zonas del municipio. Este primer balance es positivo, a nuestro juicio, no sólo por los resultados obtenidos, sino por la implicación ciudadana de los vecinos y vecinas de esos entornos, que han facilitado su desarrollo y a los que agradecemos esta implicación".


Hasierako fase honen aurrekontua 4.500 eurokoa izan da.


Katubai enpresak aurkeztutako txostenaren arabera, "los vecinos y vecinas han acogido este proyecto con gran entusiasmo y agradecimiento valorando positivamente el esfuerzo de este Ayuntamiento para solucionar el problema que realmente había en el barrio". Katuen koloniak arratoiak hilten dabez modu naturalean toki horrexetan eta Harrapatu, Antzutu eta Solte ixteko Plana aplikatuz, katukume piloa jaiotea ekidin ahal izan da. Bestela, Galdakaoko auzokoek eta zaintzaileek ezinean ibiliko ziran animalien sufrimentuaren eta heriotzaren aurrean.