Igo
  • 2017/02/06

Galdakaon bankuko komisioak kentzen dabezan sarrera-salmenta sistema barria estrenatu dabe 500 pertsonatik gora

Torrezabal Kultur Etxeko ikuskizunetara joateko sarrerak saltzeko sistema barria estrenatu da asteburu honetan eta publikoaren aldetik erantzuna ona izan da. Guztira 515 personak sarrerak eskuratu dabez, Torrezabaleko hallean dagoan sarrera-txartelak eskuratzeko totem-makinaren bitartez; udal web-orriaren erabiliz, ostera, 74k eskuratu dabez. Beste alde batetik, 367 personak takilan bertan eskuratu dabez.


Datu honeek berresten dabe, Kultura Sailak bultzatutako sarrera-salmenta sistema barriak estreinaldi ona izan dauela. Izan be, sistema honek hobekuntza nabarmen bi eskeintzen dauz, aurrekogaz alderatu ezkero: bankuko komisioak ekiditen dauz, lehenago Teleka bidez ordaintzen ziranak (0,6 euro sarrera bakotxeko), eta ordutegi askoz zabalagoa dauka (hamabi ordu egunero, jardunaldi trinkoa dan garaian izan ezik), sarrera-salmenta barri hau Torrezabal Kultur Etxea zabalik dagoanean erabili leikelako.


Era berean, sistema honek sarrerak erosteko aukera emoten dau, edozein puntutik internetera konektatuta, udalaren web-orriaren bitartez (www.galdakao.eus), inora joan behar barik. Baldintza bakarra da tiketa inprimidu beharra dagoala Torrezabalera sartzean balidatzeko.


Etorkizunean, eta hau hasierako froga eta hobekuntza fasearen ostean sistema finkatuta dagoala, aplikazio mugikorra jarriko da eta, halan, sarrerak gailu mugikorren bidez be erosi ahal izango dira.


"Herritarrei eskeintzen deutsiegun zerbitzuari jagokonez, salto garrantzitsua da kalidadearen aldetik, eta zentzu horretan heldu jakuzan iradokizunei erantzun deutsiegu. Komisioak kenduta eta sarrerak eskuratzeko ordutegia zabalagoa izanik, plus bat emoten deutsie publikoaren erantzun ona daukan gure eskeintza zinematografikoari eta eszenikoari", azpimarratu dau Ainhoa Agirregoikoa Kultura Arloko zinegotziak. Hain zuzen be, berak gogoratu dauenez, Torrezabal Kultur Etxetik, batekoz beste, 1.500 persona igarotzen dira astebururo.


Más de 500 personas estrenan el nuevo sistema de venta de entradas que elimina comisiones en Galdakao


Etorkizunean, eta hau hasierako froga eta hobekuntza fasearen ostean sistema finkatuta dagoala, aplikazio mugikorra jarriko da eta, halan, sarrerak gailu mugikorren bidez be erosi ahal izango dira.


"Herritarrei eskeintzen deutsiegun zerbitzuari jagokonez, salto garrantzitsua da kalidadearen aldetik, eta zentzu horretan heldu jakuzan iradokizunei erantzun deutsiegu. Komisioak kenduta eta sarrerak eskuratzeko ordutegia zabalagoa izanik, plus bat emoten deutsie publikoaren erantzun ona daukan gure eskeintza zinematografikoari eta eszenikoari", azpimarratu dau Ainhoa Agirregoikoa Kultura Arloko zinegotziak. Hain zuzen be, berak gogoratu dauenez, Torrezabal Kultur Etxetik, batekoz beste, 1.500 persona igarotzen dira astebururo.


Galdakaok, prezio aldetik, Bizkaiko baremo bajuenetako bat dauka zinemako karteldegirako: 4 euro cinema-saio bakotxeko (3 euro ikuslearen egunean). Horrez gain, film estreinatu barriak emoten diranez, igaz 20.000 personatik gora igaro dira Torrezabal Kultur Etxetik.