Igo
  • 2017/10/27

Galdakaon Animaliak euki eta babesteari buruzko ordenantza barria lantzen

Joan dan eguenean, Galdakaon animaliak euki eta babestea arautuko dauen ordenantza barriari hasierako onespena emon jako, 2007an onartu zana ordezkatuz.


Rubén Seoane Arloko zinegotziak azaldu ebazan hasierako dokumentu hau planteatzeko emondako urratsak, talde politikoakaz zein herritarrakaz lana partekatu ondoren, uda hasieran egindako herritarren parte-hartze prozesuaren bitartez.


Seoanek azpimarartu eban, hasierako onespena izan ondoren, alegazio epea zabalduko dala pertsona eta talde desbardinek helduarazo deuskuezan aldaketak sartu ahal izan daiguzan, danon artean Galdakaorako ahal dan ordenantzarik onena lortzeko.


Ordenantza honen helburua da Galdakaon dagozan animaliak babestu, euki eta saltzeko arauak ezartzea, animalien eta personen bizikidetza harmonizatuz, baita udal honen kargu dagozan animaliak be.


Ordenantza honen testu osoa: www.galdakao.eus