Igo
  • 2017/03/28

Galdakaoko udalekuak uztailaren 3tik 21era izango dira eta guztira 525 plaza eskeiniko dira

Galdakaoko udalaren Euskara Zerbitzuak aurten antolatuko dauzen udalekuak uztailaren 3tik 21era izango dira. Zerbitzu horretan inskribitzeko matrikula maiatzaren 2tik 12ra egin ahal izango da. Udalekuak 3 urtetik 11ra arteko umeei zuzenduta dagoz.


Momentu honetan udalekuak euskaraz antolatu, kudeatu eta exekutatzeko lehiaketa abian da eta gehienez 74.000 euroko aurrekontua izango dau.


Udaleku honeen helburua da umeen artean euskararen erabilera areagotzea udako aisialdian. Era berean, umeen arteko bizikidetza-ohiturak eta parte-hartzea bultzatu gura dira.


Aurten gehienez 525 plaza eskeiniko dira, ondoko eran banatuta (gutxi gorabeherako banaketa):


3-7 urte (2010-01-01etik 2014-07-03ra) . 300 plaza


8-11 urte (2006-01-01etik 2009-12-03ra) . 225 plaza


Galdakaoko udalaren Euskara eta Hezkuntza sailak plaza-kopurua egokitzeko eskubidea izango dau, baita begiraleen kopurua be, adin-tarte batean eta bestean izandako inskripzioa ikusi ondoren, baina beti be eskeini dan gehienezko plaza-kopurua gainditu barik. Inskripzio-kopuruak guztirako plazak gaindituko baleuz, zozketa egingo da, aurretik irizpideak ezagutzera emon ostean.


Udalekuak goizez izango dira eta gitxienez egunero hiru ordu eta erdiko iraupena izango dabe.