Igo
  • 2017/06/30

Galdakaoko udalak Ordenantza baten bidez lonjak etxebizitza bihurtu ahal izatea onartu dau

Galdakaoko udalak, joan dan egunean egindako ohiko osoko bilkuran, eraikita dagozan etxeetako behe-solairuetako lokalak etxebizitza bihurtzeari buruzko Ordenantza behin betiko onartu eban.


Hasierako onespenak EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoak izan ebazan, EH Bildu, Galdakao Orain eta Irabazi udalteen aurkako botoa eta UH eta PPren abstentzioa.


Ordenantza honen behin betiko testuak, hasierako proposamenari artikulu bi erantsi deutsoz, kalifikazio mota honeetan espekulazio edo irabaziak izateko aukerak ekidin gurean. Artikuluak honakoak dira:


. "Art. 17.- En la Declaración de Obra Nueva de la vivienda que se autorice se impondrá el derecho de tanteo y retracto en favor del Ayuntamiento de Galdakao en cualquier transmisión (primera y siguientes), estableciendo como precio máximo de venta de la vivienda el precio establecido para las viviendas de VPO multiplicado por un coeficiente de 1,4.


. Art. 18.- Para tener acceso a estas viviendas en cualquier transmisión, el adquiriente acreditará que no supera los ingresos máximos correspondientes al régimen de VPO, lo que constará en la Declaración de Obra Nueva".


Ekimen honen arrazoia da lonja eta lokal asko dagozala etxebizitzen behe-solairuetan, okupatu eta erabili barik.


Modu horretan, hutsik dagozan lokalei eta merkataritza edo antzeko erabilerarako perspektibarik ez daukienei urtenbidea emon gura jake, etxebizitza bihurtu ahal izanik, horrek etxebizitzak prezio eskuragarriagoan lortzeko eskeintza handituz. Halanda be, bizi-baldintza egokietan dagozan etxebizitzak izan beharko lirateke.


Ordenantzako proposamen honetean jasotzen danez, modu honetan eraikitako etxeen behe-solairuetan etxebizitzaren erabilera arautu gura da, eraikina dagoan eremuan erabilera hori onartuta egonez gero.


Ordenantza honen kapitulu batzuek etxebizitza bihurtu ahal izateko bete behar diran baldintzak aitatzen dira (orokorrak, kalidadezkoak, higienikoak, neurria, irigarritasuna eta baldintza estetikoak).


Ordenantza hau konsultau hemen: www.galdakao.eus