Igo
  • 2018/01/09

Galdakaoko udalak kateldegi digitala ediktu-taulara zabaldu dau Administrazio elektronikorantza aurrera egiten jarraitzeko

Galdakaoko udalak monitore bat ipini dau Udaletxeko hallean karteldegi digitalaren erreferentzia-puntu izan daiten. Bertan herriko informazinoa eta kanpaina desbardinei buruzko publizidade instituzionala azaltzen da.


Era berean, monitore horretan digitalizatuta jasotzen dira, jendaurrean erakutsi beharreko dokumentuak (ediktuak, ebazpenak, iragarki ofizialak.) eta aurreko ediktu-taula, paperezko dokumentuakaz, kendu da.


Digitalizazio honegaz Administrazio elektronikorantzat aurrera egiten jarraitzen dogu, herritarrek baliabide elektronikoz erlazionatzeko daukien eskubidea egikarituz, administrazioaren funtzionamentuan eraginkortasun handiagoa lortzeko eta gardentasuna, parte-hartzea, hurbiltasuna eta zerbitzua emoteko printzipioak gauzatuz.


Dokumentuen aurreko ediktu-taulan egiten zan lez, gura daben herritar guztiei bertan jarritakoaren kopia bat emoten jarraituko jake.