Igo
  • 2017/10/27

Galdakaoko udalak indarkeria matxista desagerrarazteko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dau

Joan dan eguenean, Galdakaoko udalbatzak egindako ohiko oso bilkuran, "Azaroak 25-Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna" dala eta, adierazpen instituzionala babestu zan. Bertan udalak, besteak beste, ondoko konpromisoa hartzen dau: "Gizartearen ardura partekatua sustatu eta bideratzea indarkeria matxista desagerrarazteko, indarkeriazko egoerak prebenitu eta arin atzematen inplikatuz, eta indarkeria matxistaren adierazpen mota guztiak goitik behera gaitzetsiz, baita zuzenean edo zeharka egikaritzen dutenekin ere konplizitaterik ez agertuz".


Adierazpen hau Begoņa Ormaetxe Berdintasun Arloko zinegotziak irakurri eban, erantzukizun politikoan ondoko azpimarra jarriz: "Indar politiko guztien kontsentsutik lan egitearen garrantzia eta baliabide ekonomikoak zein pertsonalak jartzea balioan ipintzea".


Adierazpen instituzionalaren testu osoa: www.galdakao.eus