Igo
  • 2017/03/14

Galdakaoko udalak herritarrei itauntzen deutsie jaietarako zein musika gurago daben ezagutzeko

Galdakaoko udalak, web-orriaren bitartez, herritarrei itauntzen deutsie zein musika-mota daukien gustukoen, zaindari-jaietara begira musika-kartela zehaztuz joateko, azken urteotan halantxe egiten dan moduan. Izan be, herritarren parte-hartzea erabakiorra izan da azken kartela aukeratzerakoan.


Udalaren web-orrian zabalik dagoan inkestetarako kanalaren bidez parte hartu lei (www.galdakao.eus). Proposamenak aurkezteko epea martiaren 26an amaituko da.


Inkesta martiaren 15ean hasiko da eta ondoko itaunak izango ditu:


1) Mesedez, adierazo, gogokoenetik hasita; irailean Santakurtzetako jaietan zein musika taldek jotzea gurako zeunkean (gitxienez hiru talde adierazo)



2) Zein talde izan beharko litzateke kartel-buru?



3) Zein musika estilo izan beharko litzateke nagusi jaietako musika egitarauan?



4) Galdakaoko Udalak bertako musika taldeak bultzatzen jarraitu gura dau, talde gonbidatu lez jotzea erraztuz. Bat zatoz honegaz?


Bai / Ez



5) Jaietako musika egitaraua hobetzeko proposamenik egin gura deuskuzu?