Igo
  • 2017/07/18

Galdakaoko Udalak gogorarazten du Bizkaibus konpainiaren zerbitzuak erabil daitezkeela Elexaldeko igerilekuetara joateko

Elexaldeko igerileku irekietara errazago joateko helburuz, Galdakaoko Udalak gogorarazten du Bizkaibus konpainiak eskainitako garraio publikoa balia daitekeela instalazio horietara igotzeko eta, hala, aparkaleku-arazoak saihestu.


Zerbitzu hau honako linea erregular honek eskaintzen du: 3631: Bilbao-Basauri-Larrabetzu. Geralekuak, berriz, honako hauek dira: Aperribai, Txomin Eguileor, Zuatzu, Juan B. Uriarte 7 (Plazakoetxe), Juan B. Uriarte 37 (Zamakoa-solo ida), Juan B. Uriarte (Udaletxe), Zabalgane eta Elexalde.


Hona hemen autobusen ordutegiak:


Bilbotik abiatuta, 30 minutu erantsi behar dira, gutxi gorabehera, Galdakaoko hirigunera iristeko:


IRTEERAK BILBOTIK ELEXALDERA:


Lanegunetan: 6:30  10:30  13:30  15:30  17:30  20:30


Larunbatetan: 9:30  10:30  12:30  14:30  16:30  19:30


Jaiegunetan: 8:30  9:30  11:30  13:30  15:30  18:30


IRTEERAKELEXALDETIK BILBORA:


Lanegunetan: 7:45  11:45  14:45  16:45  18:45  21:45


Larunbatetan eta jaiegunetan: 10:45  11:45  13:45  15:45  17:45  20:45