Igo
  • 2017/07/17

Galdakaoko Udalak datorren ostegunean egingo duen osoko bilkurarako aztergaiak

Galdakaoko Udalak datorren ostegunean, uztailak  20, 18:00etan hasita, egingo duen osoko bilkurarako aztergaiak:


I. EBAZPEN ZATIA


1.- 2017ko ekainaren 9ko ez-ohiko eta ekainaren 29ko ohiko bilkuraren akten onespena, hala badagokio.


2.- Hirigintza, Lan eta Zerbitzu nahi Etxebizitza I. Batzordearen erabaki-proposamena, papel-kartoiak eta hiriko hondakin solidoak bildu eta kontrolatutako zabortegira garraiatzeko zerbitzu-kontratuaren adjudikazioa, 4 urteko iraupenez, onetsi dadin.


3.- Kontu Batzorde Bereziaren erabaki proposamena, 2016 ekitaldiko Kontu Orokorra onetsi dadin.


II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK


1.- EAJ-PNV, PSE-EE eta PPren udal taldeen mozioa Miguel Ángel Blancoren hilketaren 20. urteurrenari buruzko mozioa.


2.- EH-BILDU udal talderaren mozioa 2016ko urriaren 15ean Altsasun gertatutako egitate eta eratorritako ondorioei buruzkoa.


3.- 108/2017 Epaiaren kontu ematea, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 1go Epaitegiak emana (prozedura arrunteko 263/2015 zenbakiko autoa), hirigintzako legeriaren lehengoratzeari buruzko 1675 Alkate-dekretuaren (2015/11/15) kontra José Sagarduy Gutiérrezek eta María Carmen San Pedrok jarritakoa.


4.- 1032/17 Alkate-dekretuaren kontu ematea, 2017ko Udal Aurrekontua aldatzeko espedientea onesteari buruzkoa (kreditu transferentzia modalitatea), 5.000,00 eurokoa.


5.- 1009/17 Alkate-dekretuaren kontu ematea, 2017ko Udal Aurrekontua aldatzeko espedientea onesteari buruzkoa (kreditu gaikuntza modalitatea), 25.799,14 eurokoa.


6.- Alkate-dekretuen kontu ematea, Udalbatzaren azken osoko bilkura egin zenetik, 2017ko ekainaren 29tik eta 1024/17 zenbakitik aurrera.


7.- Galderak eta eskaerak