Igo
  • 2017/07/05

Galdakaoko Udalak aste honetan hasiko ditu Agirre Lehendakariaren plazan eta Usansolon haurrentzako jolastoki bi estaltzeko lanak

Galdakaoko Udalak aste honetan bertan hasiko ditu Lehendakari Agirre plazako haurrentzako jolastokia estaltzeko lanak. Uztaileko bigarren astean, berriz, Usansolon beste estalki bat jartzeko lanak hasiko dira.


Lanon aurrekontua 350.000 eurokoa da eta, behin dagokion esleipena eginda, lau hilabetetan amaitu beharko dira.


Lanok bi esku-hartzeetarako onartutako proiektuak jarraituz egingo dira, eta Galdakaoko estalitako haurrentzako jolastoki kopurua areagotzea ahalbidetuko dute, dagoeneko Urreta eskola publikoan eta Romualda Zuloaga plazan eraikitako egituren ostean.


Zehazki, Agirre Lehendakariaren plazan eregiko dan estalkiak metalezko egitura arina izango dau, eta gainean polikarbonato konpaktuko tira jarraitu batzuk ipiniko jakoz, eguzki-argia ahal dan ondoen aprobetxatu ahal izateko.


Horretarako, forma oktogonaleko egitura bat planteatzen da, tarteko zutabe bakoa, jolasen segurtasun-eremuakaz interferentzia guztiak ekidinez eta, era berean, egitura ahal dan arinena egin ahal izateko konfigurazioagaz. Modu horretan, erredaktutako proiektuaren arabera, eremu estalduak sortuko dira gomazko zoladuratik kanpo be. Ondorioz, eguraldiaren gorabeheretatik babestuta egongo diran bankuak ipini ahal izango dira bertan, eta holan, euria danean be, jarduera guztiak egin ahal izan dirala.


Usansolon, beste metalezko estalki bat eregiko da. Kasu honetan, sekzio kurbatua izango dauen egitura planteatzen da, oraingoan be tarteko zutabe bakoa. Gitxi gorabehera 240 metro koadro estalduko dira, hiru atari paralelo eta alkarrengandik 5 metroko distantziaz bereizita, eta beste atari bat besteakaz inklinaturik 45 gradu, 18 x 16 metroko oinplano-trapezioa eginez.