Igo
  • 2017/02/06

Galdakaoko topaguneek aisialdirako jarduerak eskeintzen dabez 12 eta 15 arteko gazteentzat

Sukaldaritza tailerra Inauterietako tostadak egiten ikasteko, beste tailer bat mozorroak egiteko eta multiabenturako txango bat. Izan be, Galdakaoko topaguneek otsail honetarako programazio zabala prestau dabe 12 eta 15 urte arteko gazteentzat.


Galdakaoko udalaren Gazteria, Kultura eta Kirol Sailak, Indarra, Usansolo, Aperribai eta Zabalik topaguneen bitartez, sustatutako jardueretako batzuk dira horrek.


Ekimenen egutegia hilero-hilero barrizten da eta gune alternatibo honeek finkatuz doaz, topaleku izateaz gain, bertan ikasi eta esperientziak trukatuz.


Programa honi buruzko informazio gehiago: www.galdakao.eus edo topaguneetan euretan edo Galdakaoko udalaren Kultura Sailean (Torrezabal Kultur Etxea).