Igo
Usansoloko ludoteka
  • 2017/02/03

Galdakaoko ludoteken jarduerak otsailerako, mila haur inguru inskribatuta dagoz

Galdakaoko lau ludotekek jarduera-programa zabala antolatu dabe otsailerako, 3 eta 11 urte arteko txikientzat.


Jarduera-programa osoa hemen konsultau lei (www.galdakao.eus):


. Galdakaoko erdiguneko ludoteken programa.


. Usansoloko ludotekaren programa.


Momentu honetan, 800 haur inguru dagoz izena emonda zerbitzu honetan, baina jarduerak adin-tarte horretako ume guztientzat zabalik dagoz.


Aperribaiko ludoteka, Eperlanda 59an, 2016ko urte hasieran zabalduta, adin-txikikoek erabili ahal izateko lokalen sarea are gehiago hedatu zan, Urreta, Plazakoetxe eta Usansoloko zerbitzuak osatuz.


Euskara Zerbitzuak bultzatzen dauen ludoteka-zerbitzua  haurrei zuzenduta dago, aisialdirako zentro batean jarduera ludikoak eskeiniz. Marko horretan, garrantzi berezia emoten jako euskara mundu sozialean eta afektiboan txertatzeari eta hizkuntza hori haurren eguneroko jolasetan erabili dagien indartzeari.