Igo
  • 2017/03/16

Galdakaoko lehenengo Berdintasun Saria Erabideri egokitu jako “1993tik emakumeak alkartzearen alde egin dauen lanagaitik”

"1993. urtean sortu zanetik emakumeak batzeko eta garapen personala eta soziala izan dagiezan eremuak eskeintzeko lan nekaezina egin dauen taldea dalako". Argudio hau nabarmenduz eta beste sei hautagaitzek egindako lana be autortuz, Ibon Uribe Galdakaoko Alkateak, Begoņa Ormaetxe Galdakaoko udalaren Berdintasun saileko zinegotziak lagunduta, "Galdakaoko Berdintasun Saria" emon eutsien Erabide alkarteari, joan dan eguaztenean.


Sari honen lehenengo edizio hau, Udalak bultzatuta eta Berdintasun Kontseiluagaz koordinaturik, deitua izan da gure udalerriko alkarteek, personek, enpresek, kirol-klubek, komertzioek, ikastetxeek eta abar, emakumeen eta gizonen bardintasunaren alde egindako lana balioan jarri eta ikusiarazoteko helburuagaz.


Miren Alapont izan zan, Erabideko kide batzukaz batera, Torrezabal Kultur Etxean izandako ekitaldian saria jaso ebana, eskerrak emon ebazan euren alkartea izendatzeagaitik eta aurtotza-keinu bat egin eutsien gainerako hautagaiei: Usanoloko Racing Taldea, Unkina Herri Ikastetxea, Aperribai Herri Ikastetxea, Argizai Eskaut Taldea, Pepeto Elkartea eta Ibaizabal Saskibaloia Taldea.


Izan be, hautagaitza guzti honeek ekimenen bat egin dabe igaz, Galdakaoko emakumeen eta gizonen bardintasunean aurrerapausoak emoteko.


Virginia Imazek dinamizatu eban Torrezabaleko ekitaldi hau, umorea, kontzientziazioa eta pedagogia uztartuz. Berak adierazotako hitzen artean, "jendarte justu eta bardinzaleagoaren alde borrokan diharduen personak" gogorarazo ebazan.