Igo
  • 2018/01/08

Galdakaoko inguru batzuk asfaltatzen hasi dira, lehenengo Bekean, eta ondoren Aperribain, Bengoetxen eta Ramon Rubial kalean

Galdakaoko inguru batzuk asfaltatzeko lanak hasi dira asteon, baita arketak atontzen be. Zehazki, gaur, astelehena, Bekeatik Puentelatorrera doan bidea asfaltatzen hasi dira. Aurretik ura bideratzeko obrak egin dira.


Ondoren, asfaltatze-lanak Aperribain hasiko dira (1. Ataritik 6ra, auzoko beheko aldean) eta, horren ostean, antzeko lanak burutuko dira Bengoetxen, Sixta Barrenetxeatik, eta Ramon Rubial kalean.