Igo
  • 2018/01/12

Galdakaoko ikastetxeek urtarrilaren 29an zabalduko dabe 2018-2019 ikasturterako aurrematrikulazio aldia

Galdakaoko ikastetxeek, urtarrilaren 29ean, astelehena, zabalduko dabe 2018-2019 ikasturterako aurrematrikulazio aldia. Epe hori otsailaren 9ra arte egongo da zabalik.


Aurrematrikulazioaren tramitazioa erraztearren, Udalak 2 eta 3 urteko haurren 476 familiari familiaren erroldaren ziurtagiria bialduko deutsie, kudeaketa hau errazteko eta udal bulegoetaraino joa beharrik ez izateko.


Ikasturte guztietan ohikoa denez, epe hori zabalduaz batera, informazioko hitzaldi batzuk emango dira aurretik, ikastetxe desberdinetan aurrematrikula egiteko interesaturik egon litezkeen haurren gurasoei zuzenduta.


Informazio-hitzaldi hauek ondoko egutegiaren arabera emango dira:


APERRIBAI HI


Hitzaldia:  2018 / 1 / 31


Ordua: 17:00


Lekua: Ikastetxean bertan.


Sarrera libreko eguna: 2018 / 01 / 26 (15:15-16:15 h.)


GANDASEGI HI


Eguna: 2018 / 1 / 25


Ordua: 17:30


Lekua: Gandasegi (Kurtzeko plaza)


Areto Nagusian.


Batzarra amaitu ondoren eskola bisitatuko da.


UNKINA HI


Eguna: 2018 / 01 / 25


Ordua: 17:00


Lekua: Unkina (Meatzeta)


URRETA HI


Eguna: 2018 / 1 / 24


Ordua: 16:30


Lekua: Urreta II


Areto nagusian.


Aurrematrikula honetarako aurkeztu behar den dokumentazioa: familia-liburuaren fotokopia, errolda-ziurtagiria, matrikulazioaren inprimakia beteta (ikastetxean bertan jaso daiteke) eta azken Errenta-aitorpena (aukerakoa).


Era berean, Galdakaoko udalak gai honetarako telefono bat jarriko du: 94 401 05 40 (Hezkuntza eta Euskara zerbitzua).