Igo
  • 2017/02/08

“Galdakaoko Berdintasun Saria”ren lehenengo edizioa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde

Galdakaoko Udalak "Galdakaoko Berdintasun Saria"ren deialdia egiten du. Bere helburua da udalerriko elkarteek, pertsonek, enpresek, kirol klubek, komertzioek, ikastetxeek eta abar, emakume eta gizonen berdintasunaren alde egiten duten lana balioestea eta ikusaraztea.


Begoņa Ormaetxe, Berdintasun saileko zinegotziak lehenengo edizio hau aurkeztu du. Aurkezpenean azaldu duenez, Hautagaiak izan daitezke pertsonak, elkarteak, komertzioak, Ikastetxeak, eta abar, 2016 urtean zehar emakumeen eta gizonen berdintasunerantza pausuak ematera zuzenduta joan den iniziatibaren bat garatu dutenak.


Hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:


-. Galdakaon erroldaturik egotea edo bertan bere egoitza soziala izatea.


-. 2016. urtean garatutako egitate zehatza eta baloragarria egina izatea hurrengo gaiei lotuta:



a. Hezkidetzarekin, tresna gisa, desberdintasunen aurkako borroka.


b. Erantzunkidetasunaren eta kontziliazioaren aldeko lana.


c. Balioen aldaketarekin eta emakumeen ahalduntzea.


d. Indarkeria matxistaren desagerpena.


e. Enpresetan berdintasunaren alde egindako praktika onak.


f. Berdintasunaren aldeko balioak ezagutzera ematen egindako lana.


g. Tradizionalki gizonek bete dituzten eremuetan (kirola, enpresa.) emakumeek dituzten desberdintasunak gainditu eta integratzearen alde, edozein eremutan egindako jarduerak.


Hautagaiak www.galdakao.eus web-orriaren bidez, Torrezabal Kultur Etxean bertaratuta, edota Esan bulegoan aurkez daitezke, otsailaren 9tik 23ra arte.