Igo
  • 2018/01/09

Galdakaok txakurrak ibilteko bost eremu barri egokitu dauz baina korotzak jasotzeko kontzientziatu behar gara

Galdakaoko udalak txakurrak ibilteko bost eremu barri zabaltzeko obrak hasi dauz, lehendik beste zortzi eremu egozanaz gain.


Bost eremu barri honeetaz gain, hasiera batean Zabalean egoan eremua atzealdera aldatuko da. Altzadin zabalik egoan eremua erabilteko ordutegia be aldatuko da (lehenago 24 ordukoa zan eta orain ordutegi konkretua izango dau).


Hedapen hau herritarren artean egindako parte-hartze prozesu baten ostean dator. Aldi berean, urtarrilean amaitzea itxaroten dan obra honeek aprobetxatuz, Galdakaoko udalak azpimarratu gura dau txakurren jabeak korotzak jasotzeko kontzientziatu behar dirala (Ordenantzan jasota dagoan betebeharra).


Aurretik zabalduta dagozan eremuen antzera, ekimen honen helburua jabeek txakurrakaz uhal barik egon ahal izateko inguruak izatea, baina jarraibide batzukaz eremuok behar dan moduan erabiltea bermatze aldera.


Egokituko diran bost eremuak eta ordutegiak:


Altzadi Errotonda 08:00-22:00


Zabalea (atzealdea):  08:00-22:00


Bidegorri Urreta:  08:00-22:00


Arantzelai Urtegia: 08:00-22:00


Aperribaibidea: 24 orduetan


Aperribaiko parkea: 24 orduetan


San Inazio:  08:00-22:00


Honeek eremuok zutoin batzuk daukiez, zonaldea bistaz mugatzen dabenak, eta kartel batzuetan ordutegia eta erabilteko arauak ipiniko dira. Era berean, ordenantza bete behar dala gogoratuko da (guztien onerako, animaliak edukitzeari buruzko ordenantza bete):


. Gainerako erabiltzaileak errespetatu


. Txakurra kontrolatu momentu guztietan


. Eremutik kanpo txakurra beti lotuta izan


. Korotzak jaso


. Eremu hau ezin dabe erabili arriskutsuak izan leikezan txakurrek.


Aurreko fasean egindako inbertsinoa egin da, hau da, gutxi gorabehera, 30.000 euro.


Ruben Seoanek azaldu dauenez, ekimen hau aurreko esperientzia-pilotutik dator, "herri atseginagoa izateko eta oinezkoak eta animaliak alkar errespetatuta bizi daitezan. Maskotek solte gozau ahal izango dabe eremu honeetan guztietan (beti be jabeen kontrol eta zaintzapean), eta udal ordenantzak ezarritakoa betez, eremu horreetan jarritako seinaleetan ikusi leikenez".