Igo
  • 2017/06/30

Galdakaok presoen dispertsioaren kontrako mozioa onetsi du

Aurreko ostegunean, ekainak 29, egin zen ohiko osoko bilkuran EH Bilduk  presoen dispertsioaren kontra aurkeztu zuen mozioa onetsi zen. Mozio honek EAJ-PNV, Galdakao Orain, UH eta Irabazi taldeen aldeko botuak izan zituen, PSE-EE taldearen abstentzioa eta PP taldearen kontrako botua.


Mozio hau, aurreko larunbatean, David de Rios galdakoztarrak, Huelvako kartzelan dagoen Iker Lima galdakoztarra bisitatzetik zetorrela izan zuen istripuaren ondorioz presaz aurkeztu da.


Mozio honetan Galdakaoko Udalari zera eskatzen zaio:


1.- Istripu hau salatu eta istripua jasan duenari  elkartasuna adieraztea.


2.- Aldi berean, edozein Zuzenbide Estatu Demokratikori dagokion giza-eskubideekiko begirune zorrotzarekin bat eginik, indarreko legea betetzeko benetako pausoak eman daitezela eskatu, eta horren haritik, euskal preso guztiak euskal kartzeletara hurbil ditzatela eskatzea Espetxe Erakundeari, oraingo egoerak zigor erantsia ekar ez diezaien, ez haiei ezta haien senideei ere.


3.- Udalbatzak hartutako erabaki honen berri ematea Espainiako Espetxe Zuzendaritzari, Espainiako eta EAEko Arartekoei eta Eusko Jaurlaritzaren Gogora erakundeari.


Mozioaren testu osoa www.galdakao.eus web-orrian kontsulta daiteke.