Igo
  • 2017/04/06

Galdakaok hamar mila tona zabor inguru batu dau bilketa pneumatikoaren sistemagaz

Galdakaok, zabor-bilketa pneumatikoaren bidez, 9.800.356 kg. hondakin batu dau 2011. urtetik hona. Izan be, sistema aitzindari honen lehenengo fasea urte horretantxe jarri zan martxan Ibaizabal-Goi-nerbioi eskualdean.


Ingurumen eta Garapen Iraunkorraren Arloak jasotako datuen arabera, 2013. urtean hasi ziran estraineko fase biak funtzionamentuan, urtero bi mila tonatik gora jasoz. Era berean, balantze honetan azpimarratzekoa da, 2014an bilketa organikoa be erantsi zala.


2015eko otsailean, hirugarren fasea sartu zan eta, martiaren 20an, Zabaleako zirkuitua zabaldu zan, Urretako zentralak daukan sare osoan guztira 249 buzoira ailegatuz. Sistema honen bidez, 15.000 galdakoztar ingururi eskeintzen jako zerbitzu hau.


Frakzioei jagokenez, bataz beste 300.000 kg. paper eta kartoi jasotzen da urtero; ontziak, ostera, 170.000 kg. inguru dira. "Errefusa"ren aldetik, urtero tona bitik gora jasotzen da. Era berean, bilketa organikoan, 2015ean, 89.219 kg. jaso ziran eta, 2016an, 82.580 kg.