Igo
  • 2017/05/16

Galdakaok Guns&Rosesen tributu eguna antolatu dau maiatzaren 20rako zabalik danontzat

Maiatzaren 20an, Bilbon hamabost egun ondoren, Guns&Rosesek jo aurretik, giroa berotuko da Galdakaon. Horretarako, Galdakaoko udalaren Gazteria eta Kultura arloek jarduera-programa diseinatu dabe estatubatuar talde handiaren tributu-kontzertua emoteko maiatzaren 20an, zapatuz.


"Bizkaira datozen musika-ekitaldi handiak aprobetxatu gura doguz, Galdakaon gune berezia eskeintzeko eta motoreak berotzen joateko, Galdakao musika-plaza be badala azpimarratuz, bai Torrezabalen kontzertu-areto gisa, edota, kasu honetan lez, musika-eskeintza inguru urbano batera eroanez", komentatu dabe Ainhoa Agirregoikoa Kultura sailoeko zinegotziak eta Koldo Goioaga Gazteria saileko zinegotziak, ekitaldiaren aurkezpenean.


Maiatz honetarako, Galdakaok ondokoa eskeiniko dau:


. 11:00h-22:3h: Koldo Orueren argazki-erakusketa. Kontzertuen argazkilari ospetsuenetako bat da eta erakusketa bakarra egingo dau Galdakaon estrainekoz, musika-talde handien unehistorikoak islatuz.


. 17:00h-19:00h: Robert Rodrigo gitarristak masterclass bat eskeiniko dau, gitarra elektrikoaren zale guztiei gozamena sortuarazoz. Disko batzuk eginak ditu eta nazioarte mailan ospetsua da instrumentista onenetako moduan. Interesatuek izena emon leikie ondoko posta elektronikoan:  luriarte@galdakao.net


. 22:30h-00:15h. Tributu-kontzertua "Hell house" bandaren eskutik, Guns&Rosesen triburu-bandarik onenetakoa. Sarrea dohainik.