Igo
  • 2017/02/13

Galdakaok defendatzen dau Metroko 5. lineak Bizkaia gehiago egituratuko dauela eta Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari eskatzen deutsie proiektuaren etorkizuna argitzea

Metroa Galdakaora heltzeko lanen hasierari buruz, bolo-bolo dabiltzan azken barrien arabera, 2021. urtera arte atzeratuko litzateke. Baina, Galdakaoko udalak errepikatu dau komunikadu baten bitatez lurrazpiko trena udalerriraino heltzeari lehentasuna emon behar jakola, "urteak atzeratuta eta dezepzioak izan ondoren, gure lehentasuna izan arren", holan adierazo dau Ibon Uribe Galdakaoko alkateak.


Zentzu horretan, Uribe jaunak Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari eskatu deutsie proiektuaren etorkizuna argitzeko, Metroko 1. Linearen hedapenari jagokonean (5. Línea), daukan indarra balioan ipiniz: "Linea honek Bizkaia gehiago egituratuko dau, Galdakaoz gain ospitalera deribatzen diran 300.000 personei bertara heltzea erreztuz eta Zornotza-Arratia-Durangaldeko herritarrek be Bilbo Handira baliabide hori erabiliz heldu daitezan.


"Ulertzen dogu testuinguru ekonomikoa, Finantza Kontseiluaren bileran gaur bertan adierazo dau diru-sarrerek beheraldia daukiela, hain zuzen be, 70 milioi euro gitxiago banatzeko erakunde desbardinen artean. Ulertzen dogu, baina, aldi berean, eskatu deutsiet Eusko Jaurlaritzari zein Bizkaiko Foru Aldundiari, Bizkaian daukiezan trenbideen lehentasunak argitzea, erakundeen arteko leialtasunetik, Udal honek beti erantzun dauen moduan", gaineratu dau atsekabeturik Uribe jaunak.


Galdakaoko alkatea gaur bertan jarri da harremanetan Eusko jaurlaritzako zein Bizkaiko Foru Aldundiko goi-arduradunakaz, gai honen egoeraren barri lehen eskutik jaso ahal izateko.


"Berretsi deustie ekonomiaren hazkundeak profil baxuagaz jarraitzen dauela eta diru-sarrera gitxiago eta, beraz, inbertsino gitxiago egongo dirala. Halanda be, harrera ona ikusi dot 1. Linearen (5. Línea) hedapenari jagokonean, azterlanak nahiko aurreratuta dagozala eta Bizkaia gehiago kohesionatzeko gainbalioa daukala, eta tren-garraio publiko arloan hurrengo inbertsinoa izango dala. Konpromiso sendoa behar dogu gai honetan baina horretarako inbertsinoa gorde beharra dago proiektu hau errealidade izan daiten", amaitu dau Uribe jaunak. Gaur, astelehena, herritarrakaz bilduko da balorazino hau azaltzeko. "Mugimendu sozialari mobilizatzea jagoko eta udal honi alkarrizketak zabaltzea beste erakundeakaz, alde biek zalantza barik bat egiten dogun arren Metroa Galdakaora ekarteko defentsan, ahal dan arinen eta bestelako atzerapen gehiago barik, egoera ekonomikoarenak ez badira".