Igo
  • 2017/07/03

Galdakaok bizikletentzako bigarren garbitoki publikoa izango dau, Urreta Kiroldegian

Datorren astean udalerriko bigarren garbitoki publikoa zabalduko da (Urreta Kiroldegi ondoan). Lehengoa Usansolon zabaldu zan 2015eko udan.


Obrak 12.000 euroko aurrekontua dauka eta Unkinako kiroldegian dagoan garbitokiko prestazioak hobetzeko be aprobetxauko da.


Zerbitzua doakoa da eta interesa daukien guztiek erabili leikie. Baldintza bakarra da giltza eskatu behar dala ureztatzeko mahuka erabilteko, abonatu-txartela edo NAN agiria itxiz, erabilten dan bitartean.