Igo
  • 2017/05/05

Galdakaok bizikletaren kultura udalerriko hezkuntza zentroetara daroa

Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara Arloak bizikletaren kultura oinarri daukan egitasmoa aurkeztu deutse udalerriko hezkuntza zentroei. "Txirringa eskola" egitasmoaren asmorik behinena udalerriko eskola-umeen artean kirolaren eta zaletasun osasuntsuen garrantzia hedatzea eta zedarritzea da. Are gehiago, bizikletaren bitartez, beste hainbat balore nahiz jakintza landu edo sakondu daitekez: mobikortasuna, bide segurtasuna, matxurak konpontzea.


Gaur-gaurkoz udalerriko hiru hezkuntza zentro ari dira "Txirringa eskola" egitasmoan parte hartzen: Aperribai, Urreta eta Unkina. Eta maiatzean bertan zortzi kilometroko ibilbidea egingo dabe 10-12 urteko eskola-umeekaz. Egutegia ondokoa da:


Maiatzak 8, 14:30h Urreta HI (55 eskola-ume)


Maiatzak 29, 15:00h Unkina HI (45 eskola-ume)


Ibilaldion urteera eta amaiera hezkuntza zentroak izango diren arren, zortzi kilometroko ibilbidean udalerriko bazterretatik ibilteaz gainera, aurrez adierazotako balore eta jakintzak landuko dira.


Programa CD Txirrines elkarteak koordinetan dau, eta euren monitoreen bitartez egitasmoa zuzendu eta gainbegiratuko da.