Igo
  • 2017/04/11

Galdakaok apirilaren 20an zabalduko du trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Galdakaoko Udalak apirilaren 20an zabalduko du aurtengo trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga borondatez ordaintzeko epea. Epea maiatzaren 22ra arte egongo da irekita, egun hori barne. Epea amaitutakoan, zerga betearazpen bidetik exijituko da, eta % 20 gehiago eta atzerapenari dagozkion interesak ere ordaindu beharko dira.


Udal-erroldaren arabera, 18.500 ibilgailu inguru daude gaur egun Galdakaon.


Ordaintzeko lekua Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caixabank erakundeak dira.


Helbideratu gabeko agiriak ordaintzeko:


. joan erakunde laguntzaile horien edozer bulegotara etxera bidaliko dizkizuten agiriekin.


. Erabili udalaren webguneko (www.galdakao.eus) ordainketen atala («Nire ordainketa»).


Inprimakiak jaso ezean edota galduz gero, agiriaren beste kopia bat eskatu beharko da Esan bulegoan (herritarren arreta-zerbitzua). Inprimakia ez jasotzeak edota akatsen bat egoteak ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoenik.


Zergadunei erosotasuna eskaintze aldera, Galdakaoko Udaleko Zerga-bilketa Sailak ordainketa helbideratzea gomendatzen du. Horrek 2018eko ekitalditik aurrera izango ditu ondorioak. Horretarako, nahikoa da erakunde laguntzaileak edo Esan bulegoak (herritarrentzako arreta-zerbitzu) emango dizun «helbideratze-buletina» betetzea.


Helbideratutako agirietan zordunketa maiatzaren 22an egingo da.