Igo
  • 2017/05/02

Galdakao musika-plaza alternatibo gisa indartzen da Kiola Festibalaren bigarren edizioagaz

Galdakaoko aurrera pausoak emoten jarraitzen dau musika-plaza alternatibo gisa, Naioarteko Kaiola Festibalaren igazko lehenengo edizioan izandako arrakastaren ondoren. Datorren maitzaren 27an, 20:00etan hasita, Torrezabal Kultur Etxean, eta sarrera librea izanik, bigarren edizioa iritsiko da, Bretainia Handia, Italila-Estatu batuak eta Euskal herriko taldeakaz.


Ainhoa Agirregoikoa Galdakaoko udalaren kultura arloko zinegotziak, edizio barri honen aurkezpenean azpimarratu dau, "Kaiola Festibala, Aritza Landaluzeak koordinaturik, musika ardatz daukien kultur alternatiba desbardinak bilduko dauzan ospakizun musikala izaten jarraitu gura dauela. Igaz esperientzia pilotua izan zan eta itxaropen guztiak gainditu ebazan. Horrek indartzen dau proposamen honen daukan proiekzio handia indartu eban eta horregaitik dator bigarren edizio hau".


"Lehenengo urratsa da hau baina datozen urteetan beste asko etorriko dirala itxaroten dogu. Galdakaok alternatiba kultural eta artistiko barriak alkartuko dauzan jaialdia prestatzeko gaitasuna daukala uste dogu eta halantxe, Galdakao kultur marko anitz batean kokatu gura dogu. Euskal Herrian, uri handietan izan ezik, gitxitan ikusi, antolatu eta egin ahal izan dira nortasunez jantzitako jaialdirik, herrialde eta musika desbardinetako proposamenak aurkeztuz eta pentsatu, jardun eta interaktuatzeko modu barriak ekarriz", azpimarratu da aurkezpenean, Galdakaoko udalak maiatza honetarako daukan proposamen musikalean sakonduz.


Aritza andreak naabrmendu eban jaialdi honek urteroko hitzordua izan gura dauela: "Galdakaoko ekonomiari eta turismoari lagundu gura deutsegu, musikaren erakargarritasunaz baliatuz. Badakigu jaialdia ondo antolatuta badago eta nortasuna badauka, horrek jentea dakarrela, eta horixe da gure helburua".


Los grupos invitados para esta primera edición son los siguientes:


Fred Frith (Bretainia Handia)


1968. urtean hasi zen Tim Hodgkinson unibertsitateko lagunarekin, elkarrekin Henry Cow sortuz. Bost urte beranduago taldearen album debuta kaleratu zuten. Disko horrek egundoko arrakasta izan zuen sasoi hartan, jiretako batean Pink Floyd-en hasierako talde gonbidatua izan zirelarik. Ordutik hona Frith figura garrantzitsunetako bat da Avant-prog eta Rock in Opposition musika-motan. Henry Cow taldeko musikariohi birekin Art Bears sortu zuen eta, beste askoren artean, Robert Wyatt, Brian Eno, Mike Oldfield, The Residents eta John Zorn musikariekin grabatu zuen.


JookloZappa (ITALIA/USA)


JOOKLO ZAPPA Jooklo italiarren proiektu berria da, oraingo proiektu honetan, Stanley J. Zapparen partizipazioa dutelarik (Frank Zappa musikariaren loba) saxo sopranoan, Virginia Gentarena ere asxo sopranoan eta biak klarinetean eta hirukotea osatzeko, David Vanzan baterian eta perkusioan. Proiektu hau 2016. urtean abiatu zen USAtik eta Kanadatik egin zen biran eta, esperientzia magiko horren ondoren, Europatik jira bat egitea erabaki dute.


Jupiter Jon (EH)


Jupiter Jonen proposamen eklektikoa baso digital jori horretan bizi diren soinu ugarien antzekoa da: rhythm and blues (Screamin' Jay Hawkins eta Eddie Kirk), post punka punk (Y Pants eta Blurt), reggae (Junior Murvin), folk (indiarren gerra-kantuak) eta basoko grabazioak (txorien txorrotxioa).


Horrela bada, Jupiter Jonen bigarren lanean, Eta metaforak greba egin zeben..., nabaria da Baxiren bilketa-lanen heterogeneotasuna, eta txertaturik ere geratu da hori, Llamberto Perurenak pintatu duen diskoaren azalean, marrazki koloretsu eta primitiboetan.


Akauzazte (EH)


Akauzazte taldearen musikaz berba egiterakoan, ezinbestean Azkoitia (Gipuzkoa), bere sorterriko Matadero zaharra aipatu beharra dago. Ehun urtetik gorako eraikin hau, hiltzeko sortu zena eta, gaur egun, erdi hondatu dagoena, bizitza du gainezka barrenean.


Pak Yan Lau (Belgika)


Pianoa Belgikan eta Portugalen ikasi ondoren, Pan inprobisaziozko musikaz eta era guztietako objektuen soinuez interesatzen hasi zen, harik eta jostailuzko pianoak oinarrizko tresnak bihurtu ziren arte, kontzertuetan darabilen guztia grabatu eta exekutatzerakoan. Normalean, typetone bat darabil, idazteko makina bat, tekla bakoitzean soinu bat daukana; tresna desberdinekin nahastuta, soinuak bilatu eta aurkitzen ditu.