Igo
  • 2018/02/12

Galdakao Igeriketa Taldeak bost igerilari izango ditu Euskadiko selekzinoan Espainiako Txapelketara joateko

Emakume igerilari bik, Naia Rodriguez eta Allison Ramirez, eta hiru gizon igerilarik, Mikel Ponce, Alain Ratón eta Aitor Di Flaviano, otsailaren 17an, zapatua, eta 18an, domeka, Autonomia Erkidegoen Espainiako Txapelketan parte hartuko dabe datorren asteburuan, Euskadiko selekzinoak deituta. Txapelketa hau Oviedon jokatuko da, "Parque del Oeste" igerilekuetan.


Galdakao Igeriketa Taldea, bost parte-hartzailegaz, bigarren taldea da selekzinoan, Getxogaz batera, jente gehien daukana.