Igo
  • 2017/07/17

Foru Aldundiak markesina ipini dau Kaputxinoen kalean, Garellanoko behin-behineko geralekuaren beharrizanei erantzuteko

Foru Aldundiaren Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesio Sailak markesina barria ipini dau Foru-ogasunaren Eraikinaren atzealdean, Kaputxinoen kalean, Garellanoko behin-behineko geralekutik kanpo gelditu behar izan diran Bizkaibusen hiru lineak bertan egon daitezan.


3 lineak ondokoak dira:


. A3930 BILBAO - GALDAKAO (autopistaz)


. A3513 BILBAO - Galdakaoko Ospitalea  GERNIKA LUMO - EA - LEKEITIO


. A3523 BILBAO - Galdakaoko Ospitalea - GERNIKA LUMO - AULESTI - LEKEITIO.


Markesina barria beren-beregi diseinatu da kokapen barriari egokitzeko, izan be, estandarra ipintea ezinezkoa zan, espailoiaren zabalera estuagaitik. Markesina barria 8 metro luze eta 1,5 metro zabala da. Alboko panelak 0,85 metrokoak dira, ohikoak baino estuagoak, espaloiko oinezkoei trabarik ez egiteko.