Igo
  • 2017/07/12

Esan Bulegoa-Herritarren Arreta Zerbitzua udako ordutegia hasiko dau uztailean

Galdakaoko udalaren Esan bulegoak udako arreta-ordutegia izango dau herritarrentzat uztailean hasita.


Ordutegia, astelehenetik barikura izango da, 08:00etatik 14:30era.


Irailean ohiko ordutegiari eutsiko jako (astelehenetik barikura, 08:00etatik 15:00etara).


Esan bulegoa-Herritarren arreta-zerbitzua, 2015eko otsailean abian hasi zan eta ordutik hona 30.000 bat personari zerbitzua emon jako bertan. Guztirako zifra horretatik, %90 herrian erroldatutakoak izan dira, gehienak emakumezkoak (%52) eta arreta gehien 10:00etatik 12:00etara izan da.


Urte biotan, hobekuntza izan dauz zerbitzuak, Administrazioaren eta herritarren arteko hartu-emonak erreztearren, udalean egin beharreko kudeaketak errezagoak bihurtuz, arreta personalizatua eskeiniz eta kudeaketa gehienetarako erreferentzia-puntu bakarra jarriz.