Igo
  • 2017/05/04

Erakusketa bi Galdakaon Memoria Historikoa berreskuratuz

Erakusketa bitan elementu grafiko eta dokumentalak egongo dira ikusgai hil honetan, Memoria Historikoa berreskuratzeari begira, Galdakao Gogora alkarteak eta Galdakaoko Udalak alakrregaz prestatutako jarduera-programagaz bat eginez.


Erakusketa biok ondokoak dira:


. Maiatzaren 8tik 12ra, Torrezabal Kultur Etxean, 17:30etik 20:30era. Hamabi panel, Gerra Zibilak Galdakaon izan eban eraginari buruzko dokumentazio garrantzitsua jasotzen dabenak, sasoi hartako argazkiakaz (batailoiak, bonbardaketak, Burdin Gerrikoa etab.) eta dokumentu esanguratsuakaz.


. Maiatzaren 15etik 20ra, Gandasegin, 18:30etik 20:30era. "Faxistek fusilatutako galdakoztarrak. No al olvido" erakusketa, osorik Galdakao Gogora alkarteak egin dauena. Erakusketan, argazkiak, agur-gutunak, gerra-kontseilulak eta bestelako dokumentuak egongo dira ikusgai, zortzi paneletan banaturik. Inoiz plazaratu ez dan erakusketa dogu. Familiak eta artxiboak izan dira informazio-iturri nagusienak. Ez da lan erreza izan, orain arte Ángel, José Luis, Andrés, Valentín, Santiago, Pedro eta Dei galdakoztarrei buruz ezebe ez dalako, ez idatzi ez bildu.