Igo
  • 2018/01/11

Erabide alkarteak bere XXV. urteurrenari ekin deutso emakumeentzako ahalduntze eta autoestimu tailer bategaz

Galdakaoko Erabide alkarteak jarduera-programa bategaz hasi dau 2018. urtea bere XXV. urteurrena ospatzeko. Kasu honetan, urtean osoan zehar garatzen joango dan programako lehenengo geltokia "Emakumeentzako ahalduntze eta autoestimu tailerra" izango da, Maite Aparicio psikologoaren zuzendaritzapean.


Erabidetik azaltzen deuskuenez, "ahalduntzea emakumeek konfidantza, ikusgarritasuna eta protagonismoa hartzen daben prozesua da, bizi dabezan desbardintasun-egoeretan aldaketa positiboak bultzatze aldera".


Tailerra Torrezabal Kultur Etxean izango da debalde. Lau saio izango dira, urtarrilaren 11n hasita, eguena, 17:00etatik 18:30era, eta otsailaren 1ean amaituko da. Aldez aurreko inskripzinoa 675708032 telefonoan eta asociacionerabide@gmail.com posta elektronikoan.