Igo
  • 2018/01/11

Enpresak sortzeko eta autoenplegurako laguntza batzuk eskatzeko epea urtarrilaren 24an amaituko da

Aurreko urteetan bezala, LANBIDEk entitate laguntzaile izateko eskatu du entitate horrek Ekintzaileentzat dituen laguntzetan. Galdakaoko udala, beste urte batez, LANBIDEren aldeko entitate laguntzailea izango da Ekintzaileentzako laguntzetan. Ekonomia Sustapen Arloaren bitartez, ekintzaileei lagundu, aholkatu eta laguntzak tramitatzeko ardura izango du.


Horregatik, prozesu honetan parte hartuko duten pertsonak hautatu ahal izateko, azaroaren 6an, eskabideak aurkezteko epea zabaldu zen. Epe hori urtarrilaren 30ean amaituko da, hasierako epea luzatuz, oraindik ere plaza libreak daudelako.


Laguntza hauek negozio bat muntatu nahi duten baina oraindik altan emanda ez dauden pertsonei laguntzeko dira. Horretarako, laguntza-ildo bi jarri dira martxan: alde batetik, enpresa proiektu berriak martxan jartzea bultzatzeko laguntzak eta, bestetik, enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak.


Ideia bat garatzeko laguntzen ildoan hautatu diren pertsonek gutxieneko 1000 euroko  eta gehieneko 1.300 euroko diru-laguntza jasoko dute. Jarduera berriak martxan jartzeko laguntzen kasuan, 1500 eta 1950 euro arteko laguntzak izango dira.


Bi kasuetan, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei laguntzen zaie, ideia edo negozioa modu pertsonalizatuan sortu, aztertu eta egituratzen denbora osoan jardun dezaten eta negozioa ahal den ondoen hausnartu eta martxan jarri ahal izan dezaten.


Laguntzei buruzko eskabideak aurkezteko eta edozein informazio lortzeko:


- Galdakaoko Udalaren Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Arloa (BEHARGINTZA).


- Zabalea auzoa 35, atzealdea


- Telefonoa: 94 401 05 80


- Fax: 94 457 00 57


- E-mail: behargintza@galdakao.net