Igo
  • 2017/03/10

Enplegagarritasuna hobetzeko ikastaroetan inskribitzeko epea zabalik dago

Galdakaoko udalak enplegua sustatzeko eta langabezian dagozan personen enplegagarritasuna hobetzeko planak egiten jarraitzen dau. Zentzu horretan, 2017an langabezian dagozan personentzako lanerako prestakuntza-ekintza barrietarako inskripzio-epea zabalik dago.


Ikastaro honeetan gai eta arlo desbardinak landuko dira, tartean, gaur egun laneko urtenbide asko daukiezanak, esaterako, marketinga, web-orriak edota logistika.


. Sare sozial eta mugikorretako marketingari buruzko ikastaro luzea, 350 ordukoa izango da. Ikastaroa lan barik dagozan 45 urtetik gora edo luzaroko langabeentzat izango da.


. Web-orrien diseinuari buruzkoa, 350 ordukoa izango da. Berau be 45 urtetik gora edo luzaroko langabeentzat izango da.


. Sare sozial eta mugikorretako marketingari buruzkoa (laburra), 45 ordukoa izango da. Ikastaro hau 30 urtetik beherako langabeentzat izango da.


. Logistika eta salmenta-teknikei buruzko ikastaroa, 240 ordukoa izango da, 30 urtetik beherakoentzat. Bertan salmenta-tokiko publizidadeaz, elikagaien manipulazioaz edo erakusleihoei buruz ikasiko dabe, hau da, supermerkatuetan eta merkataritzako zentroetan lan egiteko eskatzen diran gaiak.


Interesatuek eskabidea ondoko bulegoetan aurkeztu beharko dabe: Behargintza, Zabalea kalea 35-bis, martiaren 31ra arte.