Igo
  • 2017/11/13

Emakumeen memoria historikoa eta kolektiboa berreskuratzea da, Torrezabalen, martitzenean hasita, Berdintasunaren XIII. Jardunaldiek landuko daben gai nagusia

Ehun persona inguru inskribidu dira martitzenean eta eguaztenean garatuko diran Berdintasunaren XIII. Jardunaldietarako Torrezabal Kultur Etxean antolatu diran XIII. Berdintasun Jardunaldietarako 60 persona inguruk izena emon dabe honezkero. Jardunaldion goiburua: "Emakumeen memoria historikoa eta kolektiboa berreskuratzen". Aurtengo nobedade moduan, Youtube bidez zuzeneneko emanaldia (streaming) izango da. Inskripzioa doakoa da eta hondino zabalik dago.



Begoña Ormaetxe, Berdintasun Arloko zinegotziak, jardunaldion aurkezkepean, azpimarratu ebanez, "emakumeek historian zehar bete daben eta agur egun be betetzen dogun papera ikusiarazo gura da, gizateriaren erdia izanda, kuriosoa bada be, ahazturako zuloan edo ezagutu barik geratu dalako".



Jardunaldiak azaroaren 14an hasiko dira, irekiera saio bategaz, bertan Galdakaoko alkatea Ibon Uribe, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru-diputatua eta Emakunderen zuzendari Izaskun Landaida jaun-andreek parte hartuz.



Ondoren, jardunaldiak eurak garatuko dira, lehen mailako hizlarien parte-hartzeagaz. Programa ondokoa:



09:45 Emakumeak memoria sozialean sartzeak daukan garrantzia. Luz Maceira Ochoa, ikertzailea (gaztelania).



10:45 Emakumeen errepresioa. Memoriaren lengoaiak eta betebeharra. Pura Sánchez Sánchez, idazlea eta DBHko irakaslea (gaztelania).



11:30 Atsedena Kafea.


12:00 Nork eta zelan idazten da historia; emakumeak, ahaztuta. Emakumeek historian zehar izandako eskubideen analisia. Rosario Guerrero Martín, Emakumearen Institutuko Arlo Juridikoa (gaztelania).



12:45 Bideo-hitzaldia Alex Peña Carbonell, "Emakumea eta Memoria"ko Aholkulari teknologikoaren eskutik (gaztelania).



13:15 Mahai-ingurua, María Sierra Armasek dinamizatuta (Emakunde).


_____________


19:00-21:00 "Galdakaoko emakumeen berbak" dokumentala eta solasaldia. Parte hartzen dau: Momoak Elkarte Feminista.



15 Azaroa



9:30 Historiaren haria berreskuratzea. Marta Brancas Bilbao, kazetaria eta historialaria (gaztelania).



10:15 Mugimendu feminista, gatazkak, bake-prozesuak eta memoria historikoa. Olatz Dañobeitia Ceballo, ikertzailea (euskera).



11:00 Atsedena Kafea.



11:30 Emakumeak eta frankismoa Bilbo Handian. Errepresioa ahozko memoriaren argitan. Beatriz Díaz Martínez, ikertzailea eta idazlea (gaztelania).



12:15 Fabriketan lan egitea. Edesa eta Firestoneko emakumeen esperientzia. Arantza Ancizar Periañez, gizarte-hezitzailea eta antropologoa (gaztelania).



13:00 Mahai-ingurua, Eukene de Miguelen eskutik (EUDEL).



13:45 Jardunaldien amaiera eta horma-irudi grafikoaren aurkezpena.



Inskripzioak gaurtik hasita egin leiz web-orrian, prestatu dan banner-ean, edota Berdintasun Arloan.



Amaitzeko Bogoña Ormaetxek azpimarratu dauanez, "Azken batean, parte hartzen dabenek momentu historikoak berreraikitzea gura dogu, emakumeei ahotsa eta protagonismoa emonaz. Iruditzen jaku oso garrantzitsua dala historia birkontatzea eta emakumeak isiltasunaren zulotik ateratzea".