Igo
  • 2017/04/10

Emakumeen lege-aholkularitza zerbitzuak 25 urte bete dauz Galdakaon eta urtero 150 hitzordutik izaten ditu

Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Saileko Lege-aholkularitza zerbitzuak 25 urte betetzen dauz aurten. Bizkaian aitzindaria izan bazan, ja urteen podazuz zerbitzua finkatuta dago, emaitzak eta eskaera ikusita.


Holan bada, 2016. urtean zehar, 163 emakumerentzako hitzorduak izan ziran Galdakaoko zerbitzu honetan eta benetan arreta eskeini jakenak 127 emakume izan ziran.


Momentu honetan, Galdakaoko udalak zerbitzu hau barritzeko lizitazioa atera dau, urte biko eperako, eat urteko 18.000 euroz.


Lege-aholkularitza zerbitzua udalerriko emakumeei zuzenduta dago, familia, banaketak, ezgaitzeak, familia-harremanak, herentziak, lana eta abarri buruzko informazioa edota aholkua behar dabenerako zerbitzua, baita genero indarkeria kasuetarako be.


2016ko urteko zerbitzuaren memoriaren arabera, zerbitzu honetara datozen emakumeen adin-tarte nagusia 31 eta 55 urte artekoa da.


Adin-tarte gazteagoko emakume gehienek familia-eskubideari buruzko kontsultak egin dabez. Baina, adinez aurrera egin ahala, kontsultatutako gaiak anitzagoak izan dira. Azpimarratzekoa da 65 urtetik gorakoen artean, kontsultak herentziei, zorrei eta ezgaitzeei buruzkoak izan dirala. Izan be, DSBE edo ELO baliabideakaz zerikusia daukien gaiek apur bat gora egin dabe, Lanbidek egindako berrikuspenen ondorioz, erreklamazioak nabarmen gora egin dabelako, behar ez diran kobrantzak egin deutsiezalakoan.


Beste alde batetik, eta datuak alderatuz, beste herrialdeetan jaiotako emakumeen portzentaian igoera txiki bat ikusten da. Izan be, 2013an, honeek hitzordu guztien %13,27 izan ziran; 2014an, %10 izan ziran; 2015ean, %13,46; eta aurten, ia %18.


Galdakaoko lege-aholkularitza zerbitzua ezarri zanetik eten barik jazo dan lez, kontsulta gehientsuenak etxeko indarkeriaz, genero indarkeriaz eta familia-eskubideari buruzkoak izan dira (dibortzioak, banaketak, epaiak exekutatzea, ezkontzaren araubidea, guraso-ahala, zaintza eta jagoletza, ezgaitzeak e.a.). Honeek atenditutako guztien %57,48 izan dira.