Igo
  • 2017/04/07

Elexaldeko estaldu bako igerilekuan ur-jolasak ipinteko lizitazioa hasi da

Galdakaoko udalak Elexaldeko estaldu bako igerilekuetan haur-jolasak instalatzeko lizitazio-epea hasi dau. Aurreikusitako inbertsinoa gehienez 160.000 eurokoa da.


Instalazioen modernizazinoa adjudikatu ostean, jolasak denporaldi honetarako instalaturik egoteko ahaleginak egingo dira. Baina, falta dan denpora kontuan izanda (hile bi eskas), hurrengo denporaldirako itxiko dira, ezinezkoa balitz, jarduera ez oztopatzeko.


Obra honeek adjudikatzeko lehiaketan, interbentzioa izango da igerleku txikian (txipli-txapla egiteko eremua izaten jarraituko dau, orain arte lez), baita hondartza-eremu gisa ezagutzen dan tokian be.


Jolasguneak 207 metro koadroko azalera izango dau. Sakonera gitxiko ur-parkea uretako jolas-sistema innobatzailea da. Osagai irisgarriak eta erabat seguruak dira, balio ludiko handiko jolasen bidez familia osoarentzat dibertigarriak izango diranak. Eremu desbardin bi sortu nahi dira, ume txikienek, gaztetxoenek, zein familia osoak olgau ahal izan dagien.


Jolasen azalera banatuta egongo da:


. Igerilekua: gaineko jolas bi kokatuko dira, biak desbardinak. Eremu aktibo honek interakzio- eta jolasgune bat osatuko dau, guztiz zabalik familia osoarentzat.


. Hondartza-eremua: sakonera gitxiko eremu honetan kokatuko diran jolasak ume nagusitxoagoentzat izango dira.