Igo
  • 2017/05/23

Gaur, maiatzak 23, Galdakaoko udalekuetan parte hartzeko 525 plaza zozketatuko dira

Gaur, maiatzak 23, Gandasegin egingo dan egintza publikoan (17:30h), Galdakaoko udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako udalekuetarako 525 plaza zozketatuko dira. Zerbitzu hau 3tik 11 urtera arteko haurrei zuzendutako dago. Aurten uztailaren 3tik 21era izango dira.


Joan dan barikuan, maiatzak 12, inskrizpio-epea amaitu ondoren, 639 eskaera erregistratu ziran 525 plazetarako (igaz 617 eskaera jaso ziran). Eremuka hartuta, Usansolon 125 persona inskribatu ziran, Aperribain 69 eskaera eta herrigunean 444 inskripzio izan ziran.


Maiatzaren 25ean, onartutako personen zerrenda udalaren web-orrian (www.galdakao.eus) argitaratuko da eta matrikula ekainaren 1etik 9ra bitartean ordaindu beharko da.


Prezioak igazko berberak izango dira, hau da:


Galdakaon erroldatutako adin txikikoak:


Parte-hartzaileko 80 euro


Neba-arreba 2 125 euro


3 neba-arreba edo gehiago 170 euro


Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen daben Galdakaon erroldaturiko familien adin txikikoak edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL):


Parte-hartzaileko 8 euro


Neba-arreba 2 12 euro


3 neba-arreba edo gehiago 18 euro


Galdakaon erroldatuta EZ dagozan adin txikikoak:


Parte-hartzaileko 115 euro


Neba-arreba 2 150 euro


3 neba-arreba edo gehiago 195 euro


Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen daben Galdakaon erroldaturik EZ dagozan familien adin txikikoak edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL):


Parte-hartzaileko 12 euro


Neba-arreba 2 18 euro


3 neba-arreba edo gehiago 25 euro


Udalekuen ordutegia, gitxienez, igazkoak izango dira (10:00 h - 13:30 h). Halanda be, ordutegiak zehaztuko dira zerbitzuaren adjudikazio-prozesua ebazten danean.


Aurten gehienez 525 plaza eskeiniko dira, ondoko eran banatuta (gutxi gorabeherako banaketa):


3-7 urte (2010-01-01etik 2014-07-03ra) . 300 plaza


8-11 urte (2006-01-01etik 2009-12-31ra) . 225 plaza


Udaleku honeen helburua da umeen artean euskararen erabilera areagotzea udako aisialdian. Era berean, umeen arteko bizikidetza-ohiturak eta parte-hartzea bultzatu gura da.